Finala, Markina eta Usurbilen artean

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 26a, 02:00

Berria Txapelketako finala jokatuko da bihar, 17:00etan, Hernaniko pelotalekuan. 12 astez, gogor saiatu dira Euskal Herriko 16 talderik onenak eta azkenean, Markina eta Usur­bilgo Pagazpe klubeko pelotariak izango dira final haundi honetako protagonistak.
Markina klubak bi final jo­ka­tu ditu dagoeneko Berria Txa­pelketako historian eta hau hiru­garrena izango du. Pagaz­pek, berriz, ez du inoiz finalik jokatu eta hau izango du txapelketa honetan bere maila erakusteko lehendabiziko aukera.
Finalera iritsi aurretik, Markinak bidean utzi ditu Hernani, Amurrio eta Iruñeako Oberena klubak. Pagazpek bere aldetik, Galdakaoko Adiskide, Amezketako Zazpi Iturri eta Andoaingo Gazteleku kanporatu ditu.

Seniorrek, erabaki
Kadeteetan, bikote gipuzkoarra da faborito; jubeniletan, bizkaitarrak, eta seniorretan erabakitzea espero da, gipuzkoarren alde. Honakoek jokatuko dute. Kadeteetan: Agirreamalloa-Albizuri (Markina)/Exposito-Aranguren (Pagazpe). Jube­ni­letan: Arrizabalaga-Urizar (Mar­kina)/Arambarri-Odrio­zola (Pagazpe). Senio­rre­tan: Pujana-Kastillo (Marki­na)/San­txo-Gorrotxategi (Pagazpe).

Aitor Gorrotxategi animatzera, hernaniarrak
Giroa ziurtatuta dagoela azaldu dute antolatzaileek: «Her­nani jaietan da eta Aitor Gorrotxategi bertako pelotaria animatu nahiko dute pelotazale hernaniarrek. Hortaz, ziur gaude ezohiko txapelketa honetako  finala ikustera jende asko hurbilduko dela pelotalekura». Gonbi­dapena luzatu dute behintzat. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!