Bertso Jaialdiak ez du hutsik egingo aurten ere. Elur Txori elkarteak antolatuta, puntako lau bertsolariren saioa izango da gaur, arratsaldeko 19:30etan hasita, Plazan.
Herriko bi bertsolari; kanpoko beste bi
Urtero bezala, punta-puntako bertsolariak igoko dira oholtza gainera. Guztira, lau ariko dira bertsotan. Horietatik bi, hernaniarrak izango dira: Maialen Lujanbio eta Unai Agirre, hain zuzen. Beste biak, berriz, Jon Maia eta Miren Amuriza izango dira.
Gai-jartzaile lanetan, Joxe Luis Urdangarin ariko da.