Gazte Txokoak eta Kale Hezitzaileek antolatuta, hamaika jolasekin dibertitzeko parkea izango da gaur Atsegindegin, arratsaldeko 16:00etan hasita, 11 eta 17 urte bitarteko gazteentzat.
Surfa, futbolina, mural margoketa eta umorea
Jolasen artean, besteak beste, surf mekanikoa edota giza futbolina izango dira.
Horrez gain, Axpi marrazkilariarekin murala margotzeko aukera ere izango da, eta “Umore horia” jolas sorta ere izango da.
Sariak, zozketan
Iluntzeko 20:00ak inguruan, eguna bukatzeko, sariak zozketatuko dituzte.