Egun osorako egitaraua prestatu dute gaurko Goiz Eguzkin. Goizeko 10:30etan hasiko dira mantentze gimnasia erakustaldiarekin, erretiratuen etxeko bazkideek eskainia. Ondoren, herri jolasetan parte hartu duten eta irabazle izan zirenei sariak banatuko dizkiete. Eta sariak banatuta, luntxa izango da bazkide eta gonbidatu guztientzat.
Antzerki eta guzti
Arratsaldean, antzerkiaz gozatzeko aukera ere izango dute. Goiz Eguzkiko antzerki taldeak bi antzezlan eskainiko ditu. Honakoak izango dira: Novios por internet eta Ojo por ojo y gato por liebre. Antzerkia 18:00etan hasiko da.