50 ume, eskolako txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2015eko ekainaren 25a

Pelota Eskolaren Txapelketako finalak jokatu ziren igandean. Guraso eta pelotazale asko gerturatu zen frontoira eta giro ederrean jokatu ziren partiduak. Txapelketa osoan, 50 umek hartu dute parte: 26 benjamin, 14 alebin eta 10 infantilek.
Benjamin bigarren mailan, Gorrotxategi eta Alvarez izan ziren txapeldun Arruti eta Iraolari irabazita (18-12); benjamin lehenengo mailan, Garcia de Bikuña eta Deskarga nagusi, Apaolaza eta Barre­netxeari irabazita (18-16); alebin lehenengo mailan, Egaña eta Martin, Lujanbio eta Etxa­rriri irabazita (18-13); eta in­fan­til lehenengo mailan, Unax Uitzi txapeldun Axel Larrañagari irabazita (18-16).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!