Egun ederra gaurkoa, etxeko txikienek ere

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 25a, 02:00

Koadrila eguna izango da gaurkoa, baina haurrei ere, ez diete nolanahiko eguna prestatu. Denetik izango dute, goiz eta arratsalde, ezin hobeto pasatzeko.
Atsegindegin dute egu­na hasteko zita, jolas par­kea­rekin, goizeko 10:00e­ta­tik aurrera. Eta ordu be­rean, txu-txu trena ere izan­go dute, bueltatxo eder bat eman nahi dutenek. Latsun­be au­zo­tik hasiko du ibilbidea trenak.

Poxpolo eta konpainiaren emanaldia, arratsaldean
Goizean gorputza mugitu ondoren, lasai hasiko dute arratsaldea. Atsegindegin daukate hi­tzor­dua berriro, 16:30etan, Poxpolo ta Kon­pai­niaren emanaldiarekin. Pailazoek alaituko diete bazkalostea, kantu eta broma artean.

Pottokak eta zezen txikiak, aurrenekoz
Eta eguna borobiltzeko, po­ttokak eta zezen txikiak izango dituzte haur eta gazteek, Latsunbe auzo­ko kirol pistan, arratsal­deko 17:30etatik aurrera. Aurre­nekoak izango dira San Joan jai hauetan, eta dato­zen bi egunetan ere ez dira faltako: bihar eta etzi, ordu eta leku berean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!