Ezustekoz betetako kontzertua, Plazan

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 25a, 02:00

Gaurkoa, «zinez gau bere­zia» izango dela aurreratu du Esne Beltza taldeak. Eta gaua bezala, berezia izango da eskainiko duten kon­tzer­tua ere. Plazan joko dute, gaueko 23:00etatik aurrera.
Ez dira, ordea, bakarrik igoko eszenatokira. Hainbat gonbidatu berezi izango dira kontzertuan: Fermin Mugu­ruza, La Mala Rodriguez, Little Pepe, Flavio Banterla edo­ta Caribbean Dandy kolektibo japoniarreko DJak, besteak beste. Guztiak ere, taldearekin hartu ema­na izan duten artista eta adis­kideak. Muguruzak berak, eragina izan zuen taldearen sorreran; eta gainerakoak, lankide izan ditu taldeak, bere ibilbidean zehar.

Sorpresa gehiago, kontzertuan bertan
Taldeak aurreratu du, gai­ne­ra, sorpresa gehiago ere izan­go dituztela kontzer­tuan, bai­na ez dituzte adi­tze­ra eman­go azkeneko momentura arte.

Bi kontzertu, Urbieta kalean
Beste kontzerturik ere izan­go da gaur, arratsaldetik aurre­ra. Urbieta kalean, bi saio antolatu ditu San Joan Konpartsa elkar­teak.  Aurre­na, Fermin Valencia abes­la­riak ez du hutsik egingo urteroko zitarekin, eta ema­naldia eskainiko du arra­tsal­deko 19:45etan.
Eta gauean, Patxi eta konpainia taldea igoko da Urbieta kaleko oholtzara, 22:30etan hasita.

Rap/Trap gaua, Tilosetan
Hainbat kontzertu antolatu ditu Molotoff irratiak ere, Tilosetan jarri duen esze­na­tokian. Gaueko 22:00etan hasita, Rap/Trap gaua izan­go da: Norzzone, DJ Rask, Ethos & Galgo, DJ Andoni eta Buiaka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!