Lagun artean gozatzeko eguna

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 25a, 02:00

Kolorez beteko da gaur Plaza, herriko koadrilen blusa eta kamixetek alai­tu­ta. Izan ere, bertan daukate zita koadrila guztiek, egu­er­diko 13:00etan, topa egite­ko. Topa lagunengatik, eta topa fes­ten­gatik. Koadrilen eguna baita gaurkoa, lagun artean gozatzeko eguna. Eta aurten, Muzki lagun taldea omen­duko dute, brindisa­rekin.
Hori baino lehenago el­kar­­tuko dira lagunak, ordea, festez gozatzeko. Dultzai­ne­­roen dianak herria esna­tuta, aurreneko sokamu­tu­rra izan­­go da Plazan; eta nola ez, aurreneko ipurdi­koak eta adarkadak. Eta kol­peak jaso­tzen jarraitzeko, Axeri Dan­tza baino ezer ho­berik ez! Estreinakoa izan­go da hori ere, gaurkoan.

Koadrilen bazkaria, Tilosetan
Hamaiketakoa egiteko ere elkartuko dira koadrilak, ziur, eta Beti Ola Elizatxo txarangak jarriko die giroa mokadutxo eta tragoei. Eta erraldoi eta buruhaundien kon­partsaren ondoren, brin­­­di­sak hartuko du prota­go­nis­moa, azken urteotan bezala.
Koadri­len bazkaria ere antolatu du Gazte Asan­bladak, Tilose­tan. Baz­kalos­te­rako ere prestatu dute zerbait... eta luze joango zaie bertan, giro ederrean!
Bertan egongo dira, se­gu­­ruenik, haurrek Poxpolo ta Konpainia pailazoen sa­ioaz gozatzen dutenean. Eta aka­so han segiko dute, pottokak eta zezen txikiak Latsunben bueltaka hasten direnean.

Bolako azken tiraldia, Floridako bolatokian
Bolan daukan abilezia era­ku­tsi nahi duenak, hala ere, 18:00etarako altxa beharko du ipurdia lekutik. Hiruga­rren eta azken tiraldia joka­tuko dute gaur, Floridako bolatokian, Hernaniko Bola Txapelketaren barruan.
Momentuz, Antonio Mi­ner ereñotzuarra dago au­rre­neko postuan, 66 brila botata, baina gertu dauzka Leandro Miner, 64 brilare­kin, eta Miguel Burugain eta Miguel Arrozpide, 63na brilarekin.

Arratsaldea girotuz, Betikoak txaranga
Herriko kaleetan ez da girorik faltako, arratsaldean ere. Betikoak txarangak jarriko die martxa koadrilei, festa gelditu ez dadin.
Eta hortik aurrera ere, musika izango da protago­nista, iluntzean eta gauean. Fermin Valencia eta Patxi eta Konpainia taldea ariko dira Urbieta kaleko eszena­to­kian; Rap/Trap gaua anto­latu du Molotoff irratiak bere oholtzan; eta kon­tzertu berezia eskainiko du Esne Beltzak Plazan, gonbi­datu berezi askorekin... eta oraindik aditzera eman ez dituzten ezustekoekin.

Koadrilak bezala nekaezin, ‘Incansables’ txaranga
Intensoa izango da eguna koadrilentzat, baina umo­rea eta giro ederra lagun, neke­rik ez dute izango, eguna lu­zatzen jarraitzeko. Eta ho­rre­tan lagunduko die Incan­sables txarangak; gau­er­dian aterata; koadrilak be­zala, ne­ka­ezin haiek ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!