Kantuan ozen eginez, San Joan jaiei ongietorria

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 24a, 02:00

Urteroko ohitura bihurtzen ari da, eta aurten ere ez dute hutsik egin. Ozenki eta Kantuz abesbatzek kontzertua eman zuten atzo arratsaldean, San Joan jaiak kantuan agurtzeko. Jende ugari hurbildu zen Urbieta kaleko eszenatokira, eta kantu goxo eta bixiekin hasi zituzten festak.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!