Gazteen Axeri Dantza egin zen atzo goizean. Hirugarren urtea dute ekitaldia antolatzen dutela, eta aurten, gainera, San Joanei aurrea hartuta ibili dira, txupinazoaren aurretik dantzarazi baitituzte maxkuriak. Modu ederra, festarako giroa berotzen hasteko, eta baita despistatu askoren bizkarrak gozatzeko ere! Gazteen Axeri Dantzak helduenari pasako dio testigua bihartik aurrera.