56 dantzari eta dantzari ohi, Sanchiz omentzen

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 24a, 02:00


Guztira, 56 neska-mutilek hartu zuten parte atzoko Aurreskuan. Carlos Sanchizek zuzendutako 50garren Aurreskua izan zen, eta hori horrela, omenaldi bat ere egin nahi izan zioten. Aurreskuaren erdian, dantzari, dantzari ohi, guraso eta lagunek Agurra dantzatu zioten. Horrez gain, Txistulari Bandak eta Hernaniko Udalak ere oroigarri bana eta eskerrak eman zizkioten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!