Festa eguna, Karmelo Labakan

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 24a, 02:00

Karmelo Labaka eraikinean, Hernani BHIko Lanbide Hezi­ketako eskolan, festa egun polita ospatu zen astelehenean.
Lanbide Heziketak garai berrietara egokitzeko urrats haundiak eman ditu (eskain­tza aldetik, metodologia berri­ak aplikatuz…) Lanbide Hezi­ketako IV Euskal Planari jarraituz.
Aipatutako ildotik, ikasleek ikasturtean zehar landutako lan eta proiektu ezberdinen erakusketa egin zen: retrofi­tting teknikaren bitartez konpondutako makinak, chopper bizikletak, Lanbide Heziketako eskultura bat...
Ekitaldira, erakunde desberdinetako ordezkariak gonbidatu zituzten eta bertan izan ziren, hain zuzen, ikastetxearekin harremanak dituzten en­presa desberdinetako ordezkariak  (Ibarkalde, Atinsa, Se­tal­de, Tele­sonic, Telemar, Eralki…),  erakunde desberdinetako or­dez­kariak (Daite­ke, Beterri-Garapen Agentzia, Ikas­lan…),  udaletxeko ordezkariak, Dele­garitzako­ak eta baita ikasle eta irakasle ohiak ere.

Eskerrak emateko ekitaldia
Ekitaldi hau, aipatutako erakunde horiei eskerrak emateko aitzakia izan zela nabarmendu dute Hernani BHItik: «erakunde hauekin guztiekin edukitako harremana esker­tzeko». Hori horrela, eskolako bi ikaslek aurreskua dantzatu zieten eta oroigarri bana eman zieten. Hamaiketakoa ere izan zuten eta animazio programaren barruan, musika zuzenean izan zuten, ikasleek eskainita.
«Lerro hauen bitartez, berriz, gure esker ona adierazi nahi diegu gurekin une hau konpartitu duten guztiei; baina benetan kontuan har­tzekoa da ematen diguten konfiantza eta gure ikasleekin duten arreta. Mila esker!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!