Herritarrak euskeraz irakurtzera animatzeko, Irakurri, gozatu eta oparitu kanpaina jarri dute martxan. Ekainaren 30a arte egongo da martxan, eta beraz, astebete baino gutxiago geratzen da. Liburutegiko euskerazko liburu bat irakurtzearen truke, erosketa-txeke bat jasoko du irakurleak, eta horrekin, Astigarragako Gnomos eta merke azoka dendetan euskerazko liburu bat erosteko aukera izango du %25 eta %50eko beherapenarekin.