finalerdietara iristea zen Astigarragaren helburua aurtengo Herriartekoan, eta lortu dute, ondo lortu ere. Azpeitia da Astigarragaren arerioa, txapelketako fase honetan. Herriartekoan izen haundia duen taldea da Azpeitia, txapelketa ondo ezagutzen duena, eta hori agerian geratu zen joaneko partiduan. Azpeitiarrak nagusitu ziren 2-1, eta kanporaketa erdi erabakita utzi zuten. Kadetetan 22-16 galdu zuen Astigarragak; jubeniletan 14-22 irabazi zuten; eta nagusietan 22-9 galdu.
Txapelketa ez dago erabakita, eta itzulerako partidua, emaitzari buelta emateko modukoa egin beharko dute astigartarrek. Duten onena eman beharko dute, aurrera egin nahi badute. Partidua igandean jokatuko da Astigarragan, arratsaldeko 17:30etan.
Gurutzealdek, etzi
Bestalde, Guretzealderi Euskadiko Binakako Txapelketarako deitu diote. Asteasuinzarrarekin jokatuko du, Migueltxo eta Landaren kontra. Partidua Abadiñon jokatuko da, eta 18:00etan hasiko den jaialdiko bigarrena da.