LIGOTEOA oinarri hartu eta argazki lehiaketa antolatu du Udaleko Berdintasun Sailak. Helburu nagusia da ligoteoaren inguruan onargarriak diren jarrerei buruz hausnartzea. Argazki lehiaketa izango da horretarako tresna. Gogoeta eta eztabaida sortzeko gaitasuna duten argazkiak bilduko ditu Udalak, antolatu berri duen lehiaketan.
Jasotzen diren argazkien artean onenak aukeratzeko, honako irizpideak hartuko dituzte kontuan. Batetik, argazkiak erakutsi behar dute emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gainditzeko harreman librea, errespetuzkoa, parekidea eta ez sexista. Bestetik, mutilek, banaka edo taldeka, erakutsi behar duten mezua da egunerokotasunean eta jai inguruan ezberdintasunezko eta indarkeriazko egoeren aurrean jarrera aktibo eta konprometitua dutela.
Argazkiak, kamara edo mobilarekin
Argazkiak formatu digitalean entregatu behar dira. Kamara digitalarekin edo mobilarekin ateratakoak onartuko dira. Parte hartu nahi dutenek emailez bidali behar dituzte argazkiak.gizarte@astigarraga.eus helbidera. Izen-abizenak, NAN zenbakia, helbidea, herria eta telefonoa ere, bidali behar dira, argazkiarekin batera. Partehartzaile bakoitzak, gehienez, bi argazki bidali ditzake, eta azkeneko eguna uztailaren 6an izango da.
Epaimahaia, proiektu honi lotutako erakundeen ordezkariek osatuko dute: gizarte zerbitzuetarako langilea, berdintasuneko teknikaria, Xaguxar elkartekoa, Gazte Asanbladako eta Gazte lekuko ordezkariak. Argazkiaren kalitate tekniko eta artistikoaren gainetik, mezua baloratuko da.
100 euroko bi sari
Lehiaketan 100 euroko bi sari emango dituzte, Astigarragako dendetan erosteko: Astigarragan bizi diren partehartzaileentzat bat; Astigarragatik kanpo bizi direnentzat bestea.