10 hernaniar atzo, ETBren Kantugiro saioan

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 25a, 02:00

Kantugiro saio berria estreinatuko da ETB 1en, astelehenean (21:15). Zuriñe Hidalgo eta Xabin Fernandez herriz herri, festaz festa ibiliko dira abeslari bila eta atzo, Hernanin izan ziren. Atzo grabatutako emanaldiarekin estreinatuko dute saioa, hain zuzen. Eta hernaniarrak kantuan ikusteko aukera izango da. Asteartean emango duten saioa ere Hernaniko grabazioa izango da. Denera, 20 bat lagunek hartu zuten parte eta 10 hernaniarrak izan ziren: Lourdes Lopez, Eli Ansorena, Arantxa Aira, Maria Ruiz, Agustin Garmendia, Iñaki Iradi, Amaia Puertas, Maite Urruzuno, Ibai Eizagirre eta Markel Urdangarin. Saio bakoitzean irabazle bat izango da eta 200 euroko saria jasoko du. Xabi Solano aritu zen atzo epaile lanetan. Irabazleak? Datorren astean ETB 1en ikusi behar! Parte hartzeko izena ere eman liteke: kantugiro@eitb.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!