Gaur erabakiko da bigarren bikote finalista

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 25a, 02:00

Promozio Txapelketa azken fasean sartu da eta gaur erabakiko da bigarren bikote finalista zein izango den. Segurola-Larrañaga eta Matxin VI-Labakaren artean dago lehia. 40 tantotara ariko dira eta Galarretako gaurko erremonte jaialdiko hirugarren partidua izango da. Ohi bezala, arratsaldeko 16:00etan hasiko da jaialdia.
Finalerako pasea lortzen duen bikoteak zain izango ditu Aritz Zubiri goizuetarra eta Ansa II urnietarra.

Estelar bikaina
Beste hiru partidu ere jokatuko dira gaur: Otaegi-Zaldua/Goikoetxea V-Zubiri; Uterga-Ion/Zeberio II-Etxeberria III (estelarra); eta Ezkurra II-Olazar/Matxin III-Agirrezabala.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!