«Ikaragarria izan zen»

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 24a, 02:00

jendetza bildu zen Do­nostian igandean. Herriz herri josi eta apaindutako oihalekin, katea egin zuten hiriburuan barrena. Eta bertan izan ziren As­tigarragako dozenaka lagun. Urumea bazterrean egin zen oihal katea, eta As­tigarragako lagunei Groseko h­irugarren zubiko ixkinean egotea tokatu zitzaien. Oi­halak gogotik astindu zituzten, eta beraiek azaldu mo­duan, «ikaragarria izan zen».
Erabakitzeko eskubidearen aldarrikapena egun osokoa izan zen. Oihal katearen ostean, hiriburuko hainbat puntutan izan ziren ekitaldiak; eta nagusia, arratsaldean Anoetan. Herriz herri jositako oihalekin hautestontzi erraldoia irudikatu zuten, «gaur hautestontzi, bihar erabakia» lemapean.

Balorazioa, asteartean
Asteartean balorazioa egiteko bilera irekia deitu dute. Uda­leko plazan jarri dute hitzordua, 19:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!