Igandekoa, urte osoko lanaren isla

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 24a, 02:00

Igandean Anoetan, Gure Esku Dagok deitutako ekitaldian, ia 2.000 hernaniar bildu ziren, erabakitzeko eskubidearen alde. Kopuru esanguratsua izan arren, urte osoko lana azpimarratu nahi izan du Hernaniko Gure Esku Dagok: «Aurten urrats garrantzitsua eman da. Oihalen kontuarekin, askoz ere jende gehiago elkartu da urtean zehar. Azpitaldeak sortu dira, lan talde berriak, harreman berriak, saregileen figura... Aurrerapauso nabarmena eman da Hernanin, eta igandean ikusitakoa, urte osoan egindako lanaren isla izan da. Eta zorionak eman nahi dizkiegu guztiei».

Galdeketa eta antzerkia
Bide berean jarraitu nahi du la­nean Gure Esku Dagok eta zehaztu dituzte datozen ikasturterako erronkak: galdeketa eta herri antzerkia. 2016ko udaberrian izatea aurreikusten dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!