Pintxoak, bizkotxoak, kafea... eta baita San Blas opila ere!

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 23a, 02:00

Azken bi urteetan izan duen harrera ona ikusita, aurten ere txosna jartzea erabaki du Dobera-Kronikak. Gosari goxo-goxoak izango dira ordu txikitan: tortilla edo txorixo pintxoak, bizkotxoak, edari frexkoak, kafea, txokolatea... Eta baita San Blas opila ere.

San Blas opila edo ‘Caprichos del desierto’
Lehenengo urtean sekulako “arrakasta” izan zuen San Blas opilak, “Caprichos del desierto” izenez ere ezagun egin zen opilak. Iaz ez zen aukeran izan txosnan, baina oraingo honetan bueltan izango da. Eta orduko hartan probatu ez zutenek, orain­goan izango dute aukera.

Goizero, zabalik 
San Joanek iraun bitartean, egunero izango da bertan gosaltzeko aukera, ekainaren 24tik 27ra. Gainera, aurten, aurreko urteetan baino ordubete lehenago irekiko ditu ateak txosnak. Hain zuzen, goizeko 04:00etatik aurrera egongo da zabalik.

Lehiaketa ere bai
Saltsa sortzeko, lehiaketa ere antolatu du ­Dobera-Kro­­ni­kak. Gazta bat egongo da txosnan, festek iraun bitartean, eta partehar­tzai­leek gaztaren pisua as­ma­tu beharko dute. Datuak ­be­te­tzeko papera egongo da bertan eta euro baten truke izango da parte hartzeko aukera. Azken egu­nean, auke­­­ra guztiak bilduko dira eta pisua asmatzen duenak edo gehien gertura­tzen de­nak eramango du gazta. Ber­din­keta badago, zozketa egingo da.

Boluntarioen laguntza, estimatua
Aurreko urteetan bezala, Dobera-Kronikak asko esti­ma­tuko du eta gustora har­tuko du boluntarioen ­la­­gun­tza, txosna aurrera eramateko: txosnako txan­daren bat eginez, edo gosa­ritarako zerbait ekarriz (biz­kotxo, madalenak...). Nahi dena. Lagundu nahi duten herritar edo bazkideek Dobe­ra edo Kronikan jakinarazi behar dute: 943 33 08 99 edo kronika@kronika.eus. Eta nos­ki, laguntzeko beste modu bat ere bada bertara gosal­tzera joatea eta herritar guztiei gonbidapena luza­tzen diete gerturatzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!