Dublang eta Olaizola, sasoi betean

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 23a, 02:00

Aurten ere, hutsik egin gabe, Palankarien Txapelketa jokatu zen igandean, Sagastialdeko atletismo pistan. Emakumeetan, Amaia Dublang izan zen palanka urrutien bota zuena (24,87 m), eta bigarrena, Karmele Olaizola (23,51 m). Gizonezkoetan, Aitor Olaizola izan zen onena (37,19 m). Bigarrena, Mikel Arbona (36,93 m) izan zen eta hirugarrena, Servando Rivas (29,87 m).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!