Txantxangorrik antolatuta, erakus-txakurren ehiza txapelketa jokatu zen ekainaren 13an, Xoxokan. 33 txakurrek hartu zuten parte (23 britainiar arrazakoak eta 10 kontinentalak). Gipuzkoa mailako txapelketan, britaniar arrazakoen artean, Hugo izan zen onena, Javier Oñaederrarena. Elkarte mailako txapelketan, berriz, 13 txakur aritu ziren lehian eta britaniarren artean, Don izan zen onena, Toño Rodriguezena; eta kontinentaletan, Erguin, J. Gabriel Elizondorena.