«San Joan zoriontsuak izan eta ondo pasa!»

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 23a, 02:00

San Joanen harira, larunbatean elkarretaratzea eta luntxa antolatu zituen Hernaniko PSE-EEk, afiliatu eta jarraitzaileekin. Pablo Peñacoba Hernaniko PSE-EEko idazkariak eta Susana Corcuera Eusko Legebiltzarreko parlamentariak hitz egin zuten besteak beste. Ricardo Crespo eta Maria Jesus Egido Hernaniko udaletxean daudela gogorarazi zuten eta herritarren zerbitzura daudela. Jesus Zaballos ere bertan izan zen eta Lasarte-Oriako alkate berria zoriondu zuten. Hauteskunde hauetan Hernanin emaitza onik ez dela lortu aitortu zuten eta hurrengo erronka hauteskunde orokorrak izango direla. San Joanetarako mezua ere bidali zuten: «San Joan jai zoriontsuak izan eta ondo pasa!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!