Kerejeta, Urdangarin eta Etxeberria, txapeldun

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 23a, 02:00

Umeen Pala Txapelketako finalak jokatu ziren ekainaren 15ean, Tilosetan. Jende pila gerturatu zen partiduak ikustera eta finalak bukatutakoan, partaideek luntxa izan zuten Kixkalen. Benjaminetan, Ane Kerejeta izan zen txapeldun, Maddi Iriondo azpitxapeldun eta Joana Tolaretxipi hirugarren. Alebin mailan, Garazi Urdangarin txapeldun, Ekain Mitxelena azpitxapeldun eta Antxe Sagastiberri hirugarren. Eta infantiletan, Janire Etxeberria txapeldun, Lierni Tolosa azpitxapeldun eta Intza Etxeberria hirugarren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!