Urteroko zitari hutsik egin gabe, dantza suelto txapelketa antolatu du Kriskitiña dantza taldeak. Bihar izango da, 18:00etan hasita, Plazan.
Puntako 14 bikote
Aurtengoan 14 bikote ariko dira dantzan: Santurtzi, Leioa, Karrantza, Azpeitia, Urnieta, Lezo, Villabona, Zaldibia, Ibarra eta Bergarakoak.
Epaimahaia osatzen, berriz, Euskal Dantzarien Biltzarreko kideak izango dira, eta musika jarriko dute Hernaniko Txistulari Bandak, Patxi Apezetxearen zuzendaritzapean, eta Beñat Luluaga eta Aitzol Txapartegi trikitilariek. Sarietarako egur tailak Gotzon Huegunek egin ditu.