Egitarau potoloa, gaztetxoentzako ere

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 23a, 02:00

San Joan jaietan inork ez du izaten aspertzeko tarterik; ezta gaztetxoenek ere. Egunero izango dute zerekin gozatu.

Ikuskizunak eta parkea, Atsegindegin
Gaur bertan, Gazte Txokoak eta Kale Hezitzaileek antolatuta, zinta karrera egingo da Atsegindegin, 11-17 urte bitartekoentzat, 16:00etan, eta osti­ralean, ordu berean, parkea jarriko da.
Bestalde, bihar, 17:00etan Sardina freskue antzerki musikatua izango da, eta gaueko 23:00etan dantzaldia, Ingo al deu taldearekin. Era berean, ostegunean, 16:30etan Poxpolo eta konpainiaren ikuskizuna izango da; ostiralean, 11:00etan, Industriaren kirol parkea jokoak egingo dira; eta la­run­batean, 11:00etan, Irriparra barra barra ikuskizuna.

Zezen txiki eta pottokak, eta erraldoi eta buruhaundiak
Ikuskizun bereziez gain, urteroko zitek ere ez dute hutsik egingo. Batetik, zezen txikiak eta poniak izango dira Latsunben, 17:30etan hasita, ostegun, ostiral eta larunbatean. Horrez, gain Erraldoi eta Buruhaundiak ere 12:00etan aterako dira, ostegun eta ostiralean.

Barrakak, Karabelen
Urtero bezala, barrakak ere izango dira, Karabelen, eta ekainaren 29ra arte egongo dira martxan.

Barraketako prezioak
Autotxokeak: Bidai 1 - 1,80 euro / 7 bidai - 9,00 euro
Helduentzako barrakak: Bidai 1 - 2,20 euro / 6 bidai - 11,00 euro
Umeentzako barrakak: Bidai 1 - 1,80 euro / 7 bidai - 9,00 euro
Tonbola-Saritan %70a  / 40 txartel, 10 euro

Salmenta
Kotoiak - 3 euro
Kokoak - 1,50 euro
Sagarrak - 2,50 euro
Txurroak (12) - 4 euro
Porra (1) - 1 euro
Buñueloak (12) - 4 euro
Tiroa Tiro 1- 1 euro / 6 Tiro - 5 euro / Tiro bereziak - 2 euro
Bolak 0,50 euro / 5 Bola - 2 euro

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!