Estilo guztietako musika, gaur hasi eta larunbatera bitartean

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 23a, 02:00

Denetariko musika en­tzun eta egiteko aukera izan­go da San Joan haue­tan.

Esne Beltza eta gonbidatuak
Kontzerturik ikus­ga­rriena, Esne Beltzak eman­go duena izango da; koadri­len egu­ne­an, hilaren 25ean, joko du, 23:00etan hasita, Plazan. Gainera, gonbidatu bereziak ekarriko ditu taldeak: Mu­guruza, Mala Rodriguez...

Erromeria eta karaokeak
Parte hartzeko moduko emanaldiak ere ez dira faltako. Esaterako, San Joan konpartsak antolatutako bi erromeriak; hilaren 25ean, 22:30etan Urbieta kalean, eta hilaren 26an, ordu eta toki berean.
Bestalde, kara­o­keek in­da­rra hartuko dute aurten. Batetik, hilaren 24an, EITBk antolatutako Kantu Giro karaokea egin­go da Zin­ko­e­nean, 17:00etan. (Par­­te har­tzeko izena eman behar da: kantugiro@eitb.eus, edo 943 01 23 60/943 012 307). Bestetik, egun berean, 22:00etan, Bilgune Femi­nis­taren txosnan egingo da karaokea. Eta, azkenik, Sutu Jaiak! ekimenaren barruan, 80eko hamarkadako estilo­an aritzeko play backa egin­go da, hilaren 24an baita ere, 00:00etan, txosnetan.

Txarangak, dianak eta kontzertuak, barra-barra
Gainontzeko egunetan ere musika izango da nagusi. Txa­rangak, adibidez, egu­ne­ro izango dira. Gaur, 01:00ean aterako da Uru­me­a txaranga; bihar, dultzai­ne­ro­ak ariko dira kaleak alaitzen gau osoan zehar; hilaren 25ean, Beti Ola txaranga aterako da 11:00etan, Betikoak, 19:00etan, eta Incansables, 00:00etan; hilaren 26an, Santa Barbara 11:00etan, eta Nekaezinak 00:00etan; eta hilaren 27an, Beti Egarriak 11:00etan, eta Incansables, bandera jaitsi ondoren.
Dianak ere ez dira faltako; bihar, txistulariak eta Musika Banda ariko dira Mendirik Mendi jotzen, 09:00etan, eta gainontzeko egunetan, 07:00etan esna­raziko dute herria txistulari eta dultzaineroek.
Gainontzean, estilo guztietako kontzertuak izango dira, egunero: gaur, abesbatzen emanaldiak izango dira, eta Musika Banda ere kalejiran ibiliko da. Gauean, berriz, disko jartzaileak izango dira txosnetan, gau elektronikoa Milagrosa aurrean, eta Laiotz, Tilosetan. Helduen danborrada ere gaur gauean aterako da, eta umeena, bihar goizean. Gainontzeko egunetan ere, bertsolariak, era guztietako kontzertuak... izango dira. San Joanek banda sonora aberatsa baitute!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!