Sorgin eta galtzagorri Akerri deika, iluntzean

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 23a, 02:00

Urteko egunik magikoena izaten da San Joan bezpera, eta ohiturari segika, Akelarrearen bueltan bilduko dira Hernaniko sorgin, galtzagorri, ziriko eta beste hainbat izaki mitologiko.

Herrian barrena, Plazara iritsi arte
Paradorretik abiatuko dira aurten ere, arratsaldeko 18:30etan, dultzai­ne­roek jotako Oriako Sorgin Dantzaren erritmora. Handik, Victor Hugo kalean barrena, Larramendi kalea hartuko dute, eta Urumea ikastolaren parera iritsita, Izpizuan behera jaitsiko dira. Behin Kaxkoan sartuta, Musika Banda pasa arte itxoingo dute, Plazara iris­te­ko. Han elkartuta egingo dute Ake­la­rrea. Guztira, 200 bat herritar ariko dira dan­tzan gaurkoan; horietatik, 80 inguru izango dira haurrak, galtza­gorriz eta sorginez jantzita.  

Antzerkia bukatuta, sua eta kantaita
Akelarrea bukatuta, sua pizteko garaia izango da, eta Kantaita ere orduantxe egingo da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!