Bazkalostean, salto eta salto artean

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 27a, 02:00

Goizean korrika aritu baziren, buruhaundien kolpeetatik ihesi, bazkaldu eta berehala jarri ziren saltoka, haur eta gaztetxoak. Atsegindegin, puzgarriak jarri zituen Gazte Txokoak Umore horian aritu ziren jolasean, eta baita giza futbolinean ere. Surfean aritzeko aukera ere izan zuten, hondartzara joan beharrik izan gabe. Oreka mantentzeko lanak izan zituzten, surf mekanikoan. Sariak ere zozketatu zituzten, bukaeran.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!