Auzitegi Gorenaren aginduz, astelehenean berriz epaitu zuten Beinat Aginagalde, Isaias Carrasco hiltzea leporatuta. Eta oraingoan, Auzitegi Nazionalak 32 urteko kartzela zigorra ezarri dio, testigu baten deklarazioa tarteko. Iaz izan zen lehenengo epaiketa eta Auzitegi Nazionalak absolbitu egin zuen, proba nahikorik ez zegoelako. Aginagaldek astelehenean berriz ukatu zituen egozten zaizkion karguak.