Aurreko urteetan bezala, saltsa ederra jarri zuen bertsolari eta trobadoreen topaketak atzo. Eli Pagola, Unai Agirre eta Fredi Paia aritu ziren bertsotan eta Kanarietako Yeray Rodriguez eta Kolonbiako Edwin Giraldo trobadore lanetan. Bat edo beste izan, euskera edo gaztelania erabili, umorea izan zen nagusi. Futbolaz eta tonbolan lapurtutako diruaz aritu ziren besteak beste, Pagola eta Giraldo.