«Goza eta bizi ditzagun jaiak!»

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 23a, 02:00

San Joanak hemen direla eta, Hernaniko Udal Gobernu Taldeak ondo pasatzeko gonbitea egin die herritarrei. «Antolaketan Jai Batzor­dea osa­tzen duten herritar eta eragileek  parte hartu dute, lan ho­rri esker urtero  jai eredu parte har­tzai­le  eta herritarra lortzen dugu­la­rik. San­joa­netako egita­ra­uan lan ho­rren isla diren adin eta gustu guz­tietako ekintzak aurkituko di­tugu, bost egunetan zehar musika, dantza eta kirolaz disfrutatu eta gozatzeko. Gure eguneroko kezka eta arazoak ahal den neurrian eramanga­rria­go­ak egiteko, falta di­tu­gunak gogo­ra­tu eta jaietako une ez­berdinetan partaide eginda gu­re­ga­natzeko au­kera izango dugu».
Era berean, gogorarazi du: «jarrera erasokor eta diskri­mi­na­tzai­leak erro­tik baztertu behar di­tugu. Goza eta bizi ditzagun jaiak! Gora San Joanak! Gora Hernani!». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!