Gaueko 23:00ak aldera elkartuko dira Kantaitako kideak San Joan suaren bueltan, urteko egunik luzeenetako batean eguzkiari eta argiari kantatzeko.
Aurtengoan, Kantaitaren aurretik ohitura honi buruzko informazioa banatuko dute, eta baita kantuaren letra ere. Era berean, eskatu dute isiltasuna errespetatzeko, kantuan aritu bitartean.