Zapiaz gain, pultsera ere bai!

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 23a, 02:00

Berriak elkarteak pultserak jarri ditu salgai aurten, San Joan jaietarako. Euro baten tru­ke erosi daitezke, Berriak elkarteko partaide diren taberna eta komertzio­etan. 3.000 pultsera jarri dituzte salgai.
Bestalde, argazki lehiaketa jarri du martxan: ekainaren 30era arte Face­book edo Instragramen  argazki bat igo behar da #SanJoanPultsera traolarekin. Argazkiak bidaltzen dituztenen artean 100 euroko baleak zozketatuko dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!