Ederki ospatu nahi dituzte San Joan jaiak, Goiz Eguzki egoitzan ere. Eta horretarako, ekitaldi ugari antolatu dituzte ostiral honetan, ekainak 26.
Goizeko 10:30etan hasiko dute festa, erakustaldi batekin: erretiratuen etxeko bazkideek, mantentze gimnasia ikuskizuna eskainiko dute.
Ondoren, herri jolasen irabazleei sariak banatuko dizkiete, eta jarraian, luntxa izango da bertan, bazkide eta gonbidatuentzat.
Antzerkia, arratsaldean
Arratsaldean, berriz, antzerkiak hartuko du protagonismoa egoitzan, 18:00etatik aurrera. Aurrena, Goiz Eguzki antzerki tailerra aurkeztu, eta emanaldia eskainiko dute: Novios por internet.
Eta ondoren, Ojo por ojo y gato por liebre lana antzeztuko dute.