Auzolanean, Zubipe ahalik eta azkarren konpontzeko

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 22a, 02:00

Gogor ari dira lanean, CD Her­naniko kideak, Zubipeko zelaia ahalik eta azkarren konpontzeko. Horretarako, auzolanean hasi ziren aurreko asteburuan, taldeko jokalari, guraso, entrenatzaile eta direktiboak, eta astean zehar jarraitu zuten lanarekin.
Denen artean, zelaiko belarra kentzen aritu ziren, eta horrela, 15 eguneko lana aurreztu nahi diote, gerora zelai berria jarriko duen enpresari.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!