Promozioko Txapelketako finalean izango da Aritz Zubiri goizuetarra, Ansa IIrekin batera. Garaipen erosoa lortu zuten semifinalean (40-31), Otaegi eta Martirenaren kontra. Lehia orekatua izan zen partiduaren aurreneko zatian, baina hortik aurrera, nagusi izan ziren urdinak, eta eroso lortu zuten finalerako txartela.
Bigarren finalerdia ostegunean jokatuko dute, Segurola eta Larrañagak, Matxin VI eta Labakaren kontra.