Garai berri bati hasiera emango dio Hernani Lanbide Heziketako Eskolak, gaur. Eta horretarako, «inaugurazio moduko bat» antolatu dute, eguerdiko 12:00etan, Karmelo Labaka ikastetxean. Bertan aurkeztuko dituzte proiektu berriaren oinarriak: «eskola berri hau, Gipuzkoa mailan erreferente bihurtzea nahi dugu, eta horretan jarriko ditugu ahalegin guztiak», aurreratu dute.
Eskola berria ezagutzeko gonbitea luzatu diete gurasoei, bertako ikasle ohiei, eta baita enpresei ere, besteak beste.
Aurreskua, eskultura baten aurkezpena, luntxa...
Bertaratzen direnek, aukera izango dute ikasleek aurten egindako proiektuak ikusteko, eta baita eskolan egin dituzten aurreneko aldaketak ere.
Ekitaldian, aurreskua dantzatuko dute, eskultura bat aurkeztuko dute, eta hamaiketakoa ere eskainiko diete joaten direnei. Gainera, ikasleek egindako bizikletak zozketatuko dituzte.