Ilusioak pizteko moduko hasiera

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 22a, 02:00

Bete-betean sartu da lehian Hernaniko Maialen trainerua, asteburu honetan. Gipuzkoako Liga hasi dute neskek, eta au­rreneko bi estropadetan, mai­la onean aritu dira ber­deak.
Larunbatean jokatu zuten estreinakoa, erlojupeko saioa Pasaian, eta seigarren izan ziren hernaniarrak, 11:50eko denborarekin. Irabazleak, Zu­ma­iak, 10:46 markatu zuen. Maialenek, atzetik utzi zituen Arraun-Donostiarra, Oiartzun­go Itsaslapurrak eta Colindres traineruak.

Zarautzen, zazpigarren
Atzo, berriz, Zarautzen izan zuten estropada, eta zazpi­ga­rren izan ziren hernaniarrak. Oraingoan, Arraun-Donos­tia­rrak aurrea hartu zien, eta Zumaia izan zen nagusi, berriro ere.
Horrela, aurreneko bi jar­du­naldiak jokatuta, Arraun-Donostiarrarekin berdinduta dago Hernani, seigarren pos­tuan. Datorren igandean jokatuko dute hirugarren jardunaldia, Zumaian. Eta hu­rren­go zita, uztai­la­ren 11n izan­go dute, Pasaian: Eusko­tren Ligarako sailkapen proba.

Mutil kadeteek bandera gertu, Udaberriko Batel Ligan
Bateletan, berriz, Udaberriko Liga irabaztetik gertu daude mutil kadeteak. Aurreko lauak bezala, bosgarren estropada ere irabazi egin zuten larunbatean, Tolosan. Datorren larunbatean dute seigarren jardunaldia, Ligako azkena, eguerdiko 12:00etan Zumaian.
Oker haundirik ezean, Her­na­nira ekarriko dute Udabe­rriko Ligako bandera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!