Umeek jarri zuten martxa, danborrak astinduz

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 25a, 02:00

Urtero bezala, San Joan egunarekin bat, haur danborrada izan zen atzo, Santa Barbara eta Etxe­berri elkarteek antolatuta. Eguerdi partean kaleak girotzen ibili ziren San­ta Barbara, Etxeberri eta Hernaniko martxak joz, besteak beste. Jende ugari izan zen. Bezperan, berriz, helduen txanda izan zen Santa Barbara elkartearen eskutik eta emanaldi berezia eskaini zuten, 50garren urteurrena behar bezala ospatuz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!