Lander Campos eta Haizea Hormaetxea, abilenak

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 25a, 02:00

Bizkaiara joan ziren atzo Hernaniko Dantza Suelto Txapelketako garaikurrak. Hain zuzen, Lander Campos santur­tziarrak eta Haizea Hormaetxea leioarrak irabazi zuten. Bigarren, Iker Sanz eta Lierni Kamio (Lezo eta Villabona) izan ziren eta hirugarrenak, Amets Amubieta eta Larraitz Larrañaga azpeitiarrak. Gainerako hiru sarituak: Jon Ander Iriondo eta Libe Lizaso azpeitiarrak, Julen Murgiondo eta Saioa Galarraga bergararrak eta Gorka Kerejeta eta Ania Irigoien azpeitiarrak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!