Antonio Miner aurretik, azken tiraldiaren faltan

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 23a, 02:00

Hernani Sariko bigarren tiraldia jokatu zen igandean, Goiz Eguzkin. Librea izan zen, hau da, Hernanitik kanpoko bolariek ere hartu zuten parte. Onena Pedro Lazkano izan zen, 35 brila botata. Hernaniko sailkapenari dagokionez, bi tiraldi eta gero, horrela dijoaz: Antonio Miner 66 brilarekin, Leandro Miner 64 brilarekin, Miguel Burugain 63 brilarekin eta Miguel Arrozpide 63 brilarekin. Ostegunean jokatuko da Hernani Sariko azken tiraldia, Benta Berriko bolatokian. Izen ematea 18:00etatik 19:00etara izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!