Parranda, lo, parranda, lo... urteroko errutinarekin nazkatuta, San Joan jaiei buelta bat emateko beharra ikusi zuten herriko gazte batzuk. Hala, Sutu jaiak! ekimena jarri zuten martxan eta ekimen horretatik sortu dute gazteen egitarau propio bat. «Gazte Asanbladako aisia taldetik azken San Joanetako bilakaera aztertu zen eta ikusi zen zerbait egin behar zela gazteok parte hartzeko gure jaietan. Olinpiadetako sistemak funtzionatzen du eta horrelako zerbait egitea pentsatu zen, hau da, kuadrilaka ekintzak proposatu eta antolatzea», azaldu dute.
Eta alajaina, ez dute nolanahiko egitaraua prestatu bost egunetarako!
Txupinazoan sorpresa, gaur
Jaiak hasteko, Akelarrea egingo dute gaur (18:00). Eta txupinazoa ere izango da (22:00), Gazte Asanbladako txoznan. Sorpresa ere prestatu dutela aurreratu dute.
Egunero, berezitasunen bat
Ekintzaren bat edo beste nabarmentzerakoan, zerotik abiatu direla nabarmendu dute gazteek eta dena dela azpimarratzekoa: «Aurreko urteetan bazkaria bakarrik antolatu izan du Gazte Asanbladak eta dena da berria. Gainera, egun bakoitzak bere berezitasuna izango du: bihar 80. hamarkadara atzera egingo dugu eta playbacka izango da, ostiralean ur jokuak eta afaria antolatu ditugu Ave Marian, albondiga pintxopotea ere bai larunbat goizean...», diote.
Bihar bertan ere jokuak izango dira Tilosetan eta ume eta helduentzako ere badirela gaineratu dute: «nahi duenarentzat irekiak dira».
15 bat kuadrila
Apirilean hasi ziren Sutu jaiak! ekimenarekin eta denera 3 bat bilera egin dituzte. 15 bat kuadrilatako kideak elkartu dira, 16-35 urte artekoak. Gustora dira erantzunarekin. San Joanen aurretik, bi ekintza ere egin zituzten, beroketa moduan: Izan pirata dokumentalaren emanaldia eta Gaubela.
EGITARAUA
Gaur: Jaien hasiera
18:00 Akelarrea
22:00 Txupinazoa, Gazte Asanbladako txoznan.
Ondoren, kontzertuak: ON eta Speed.
Bihar: Throwback 80’s
Jantzi 80. hamarkadako arropa!
18:00 Jokuak, Tilosetan.
22:30 Kontzertua, Gazte Asanbladako txoznan: Humus.
00:00 Play Back, 80’s return!
txoznan.
01:30 Kontzertua: Ziribulio Sound & Bad Sound System.
Osteguna: Kuadrila Eguna
14:00 Kuadrilen bazkaria,
Tilosetan.
Ondoren, bazkalostea!
18:00 Trucksoundsystem Revoluxion, herrian zehar.
00:30 Soupkandja reggea band.
Ostirala: Uda Eguna
Ez ahaztu bainujantzia eta toalla!
18:00 Ur jokuak, Ave Marian (chill out).
Ondoren, jump session (mikro
irekia).
20:30 Afaria, Ave Marian (chill out).
23:00 MaritxuDor, Gazte Asanbladako txoznan.
00:00 DJ Iwan (BDJ), txoznan.
Larunbata: Presoen Eguna
07:30 Albondiga pintxopotea,
Plaza Berrin.
08:00 Bertso Txapelketa,
Plaza Berrin.
Gai jartzaile eta guzti!
Saria: Sekulako albondiga
ogitartekoa!
13:30 Manifestazioa,
Plazatik.
14:30 Presoen aldeko bazkaria, Plaza Berrin.
22:00 Kontzertuak, Gazte Asanbladako txoznan:
Dirty Eyes, Korkut eta
Nuevo Catecismo Católico.