Etzi inauguratuko dute eskola berria, festan

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 20a, 02:00

Proiektu berria jarriko du mar­txan Hernani Lanbide Hezi­ketako eskolak, etapa berri bati hasiera emanez: «eskola berri hau, Gipuzkoa mailan erreferente bihurtzea nahi du­gu, eta horretan jarriko ditugu ahalegin guztiak», azaldu dute.
Eta aro berriari hasiera emateko, eskola berriaren «inaugurazio moduko bat» antolatu dute etzi, astelehena, eguerdiko 12:00etan, Karmelo Labaka eraikinean. Proiektu berria ezagutzera gonbidatu dituzte gurasoak, eskolako ikasle oihak eta enpresak, besteak beste.

Bizikleten zozketa eta luntxa
Bertan egongo dira ikusgai, ikasleek aurten egindako proiektuak, eta eskolan egin dituzten aurreneko aldaketak ere ikusi ahal izango dira.
Gainera, ikasleek egindako bizikletak zozketatuko dituzte, eta hamaiketakoa ere eskai­niko diete bertaratuei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!