Fruituak ematen jarraitzen du Doberaren Ipuin Faktoriak, eta dagoeneko lanean ari da, bigarren ipuina argitaratzeko. Zozomikoteak izan zen aurrenekoa, apirilean.
Oraingoan, Sahara herriko ipuin batekin ari da, eta bertan ezagutuko dituzte haurrek, garai batean Saharako herrian bizi ziren animalia ezberdinak, orain desagertuta daudenak.
Abdi Ami Omar margolariarekin lanean
Ipuina egiteko, Abdi Ami Omar margolari sahararrarekin ari da lanean elkartea. Haren eskutik izan zuen ipuinaren berri, eta berak egingo ditu ipuinaren ilustrazioak ere. Hainbat erakusketa jarritakoa da margolaria, horietako bat Hernanin.
Proiektu interkulturala da martxan jarri dutena, eta ipuina euskeraz zein saharako hizkuntzan egongo da idatzita.
Partizipazioak erosi daitezke 30 euroan, ipuina lortu eta beste bat haur saharar bati oparitzeko.
Udan etortzen diren haur sahararrei, ipuin bana
Udan, 350 bat haur saharar etortzen dira Euskal Herrira, eta Doberaren asmoa da, bakoitzari ipuin bana ematea opari. Horretarako, Doberak berak 50 ipuin emango ditu, eta beste 300 aleak banatu ahal izateko, laguntzeko zenbait modu dauzkate herritarrek.
Batetik, 30 euroko partizipazioak erosi ditzakete. Horrekin, ipuin bat jasoko lukete, beste bat emango litzaioke haur saharar bati, eta ipuinean esaldi edo lelo bat jartzeko aukera izango dute.
Bestetik, dirua ingresatuz ere lagundu daiteke, izen eta abizenak jarriz, kontu honetan: 2100 2403 81 0200139836 (La Caixa).
Parte hartzeko edo informazio gehiagorako, jarri harremanetan: bulegoan (Larramendi 11, behea), 943 33 27 99 edo dobera@dobera.eus.