EH Bildu, EAJ eta Orain Hernanik dei egin dute, bihar Donostiako ekitaldira joateko

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 20a, 02:00

Ekitaldi nazionala antolatu du Gure Esku Dagok bihar, Euskal Herriko hiriburu­e­tan. Horren harira, Herna­ni­ko talde politiko eta zine­go­tziekin jarri da harrema­netan taldea, eta gehienek egin dute bat mugimen­dua­rekin eta biharko ekitaldia­rekin: EH Bilduk, EAJk eta Orain Hernanik dei egin diete herritarrei, Donostiara joateko.

Luis Intxauspe: «guztiona da erabakitzeko eskubidea»
Luis Intxauspe alkateak, EH Bilduren izenean, hernania­rrak animatu ditu parte har­tzera: «dei egiten diegu her­na­niarrei Gure Esku Dagok antolatu ditu­en ekital­dietan parte hartzeko. Erabakitzeko eskubidea guztio­na da, per­tso­nena zein herri­e­na, eta Euskal Herriak ere herri be­za­la bere etorkizuna erabaki eta aukeratzeko eskubidea du. Gure Esku Dagok ibilbide luzea egin du azken urte­o­tan, eta erabakitzeko esku­bi­dearen in­gu­ruan atxiki­men­du eta babes zabala lortu du. Babes hori berriz ere era­kus­teko aukera ezin hobea da biharkoa».

Andoni Amonarraiz: «herri heldua eta demokratikoa garela erakutsi behar dugu»
Andoni Amonarraiz EAJren bozeramaileak ere, dei egin die herritarrei, bat egiteko: «herri heldua eta demokratikoa garela erakustea ezinbestekoa da, eta Gure Esku Dagoren ekimenak lagungarri dira horretan. Era­ba­kitzeko eskubidea herri osoa­ren­tzako da, izan pentsakera batekoa edo bestekoa. Dei egiten die hernaniarrei agerian utzi dezaten herri guztiek euren nortasuna lau haizetara za­bal­tze­ko eskubidea dutela. Gure herriak nortasun berezi nabar­me­na izateaz gain, sen demo­kra­tiko garbia ere badauka. Garaia da Euskal Herritarrok gure iritzia eman eta zer sen­ti­tzen dugun adierazi dezagun».

Jaione Aristregi: «adiskidetza, bizikidetza eta giza eskubideen errespetua ezinbestekoak dira»
Orain Hernaniko Jaione Aristre­gik ere, herritarrak animatu ditu Donostiara joatera: «herritarrei dei egiten diegu parte hartu dezaten, begirunez beti ere. Era­ba­kitzeko eskubidea babesten dugu, baita informazioa eduki­tze­ko eskubidea ere, horrela hiri­tarrek hobeto elkar ulertuko dute eta. Batzen gaituzten puntuak jorratuz landu behar dugu etor­kizun politikoa, ekonomikoa eta soziala. Gu gai guztietan gaude erabakitzeko eskubidearen alde, iritzi eta egoera guztiak kontuan hartuz. Adiskidetzea, bizikidetza eta giza eskubideekiko erres­pe­tua ezinbestekoak dira».

Ricardo Crespo: «erabakitzeko eskubidea independentziaren alde egiteko aitzakia baizik ez dela uste dugu»
PSE-EEk, bere aldetik, ez du bat egin ekitaldiarekin. Ez­ber­dinen arteko elkarrizketa eta ados­ta­su­na babesten dutela azal­­du du Ricardo Crespok: «he­rri mugi­men­dua den hei­ne­an begi­runea diogu Gure Esku Da­go mugimen­du­ari, are gehia­go ara­zo politiko bati erantzun demo­kra­tikoa eman nahi diola ain­tzat hartuta. Dena den, era­ba­kitzeko esku­bi­dea inde­pen­den­tzia­ren alde egi­teko aitzakia bai­zik ez dela uste dugu. Herritar gehienak alde izate soilak ez du erabaki edo ekimen bat demo­kra­tiko bihur­tzen. Erreferen­du­ma egitea mo­du egokia izan lite­ke arazo poli­ti­ko bat konpon­tze­ko, baina ados­tas­unik gabe eginez gero, herri­ta­rrak banatzeaz gain frustazioa ere ekarriko luke. Ho­rren­bestez, sozialistok ezber­di­nen arteko elka­rrizketa eta ados­tasuna ba­bes­ten dugu. Erre­for­ma federala egitea da gure proposamena».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!