Anoetarako txartelak erosteko aukera gaur

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 20a, 02:00

Gure Esku Dagok ekitaldia egingo du bihar hiriburu guztietan. Oihal kateak eta haute­tsontzi erraldoiak egingo dira, herriz herri josi eta apaindutako oihal guztiak elkartuz. Gipuzkoarren hitzordua Anoetan da eta astigartarren gunea ere bertan izango da.
Bertara sartzeko, txartela behar da eta oraindik erosi ez dutenek, gaur erosteko aukera izango dute Joseba Barandia­ran plazan (12:00-14:00). Kami­xe­tak ere egongo dira salgai.

Aurretik oihal katea Grosen, hirugarren zubian
Eguna 11:30etan hasiko da oihal kateekin. Astigartarren oihalak Gros auzo aldean egongo dira, 3garren zubiaren iskinean. Lehe­nengo ekitaldi hau bukatu ondoren, Alde Zaharrean Herri-Dantzak, kan­tu jira eta txistulariak izango dira. Bitartean, Ilun­beko Familia Gunea eta Anoeta inguruak zabalik egongo dira.

13 eta 16 ateetatik sartu
Ekitaldi nagusiari begira, Anoetako sarrerak 16:30etan zabalduko dira. Bertara sartzeko sarrera erakutsi beharko da eta 13 zein 16 ateetatik sartuz  (Xanti jatetxea-Anoeta hotelaren parean). Ondoren, bakoitza dagokion sektorera zuzendu.
Ekitaldi nagusia 20:00etan bukatuko da eta orduan jarraituko dute mini estadioko kontzertuek: Su ta gar, Skakeitan, Ze esatek eta Glaukoma, besteak beste.

Garraio publikoan
Donostiara joateko garraio pu­bli­koa erabiltzeko aholkatu dute, «autobus zerbitzu ona dugu eta».
Biharkoa, benetan ikaragarria izango dela nabarmendu dute: «Urtean egindako esfortzua ikusiko dugu, eta gogoratu, Era­ba­kitze Eskubidea denon artean landu beharrekoa da. Beraz, egon adi herriko taldeak deituko dituen deialdietara, igan­dea pa­sa ondoren, astelehena dator eta lanean jarraitu behar dugu!».

Eskerrak herritarrei eta jostunei
Astigarragako Gure Esku Dagotik eskerrak eman nahi dizkiete herritarrei eta jostunei, «aste hauetan lan asko egin baitute!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!