Plaka eta lore eskaintza, ‘Doña Kontxari’

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 17a, 02:00

Kontxa Etxeberria Miranda  Astigarragako alaba kuttun izendatu zuen Udalak maia­tzaren 19an. Astelehenean, 75 urte bete ziren Doña Kon­txa hil zela eta urteurrena­rekin bat, omenaldia egin zion Udalak kultur etxean. Bere omenez, plaka bat jarri zen eta lore eskaintza egin zitzaion. Bertan izan ziren Jesusmari Santos alkatea eta Andoni Gartzia alkate ohia eta egungo zinegotzia, beste Udal ordezkari batzue­kin batera.
Doña Kontxak ume behar­­tsuei laguntzeko eskola jarri zuen martxan Astigarra­gan, egungo kultur etxea den eraikinean. Fundazio bat eratu zuen, gaur egun bizirik dagoena eta kultur etxearen eta inguruko lurren jabea dena. 1989an, Udalari utzi zizkion. Hori horrela, alaban kuttun izendatzeko eta ome­naldia egiteko nahikoa arra­zoi badirela azpima­rratu zuten. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!