Maila haundiko bolariak bilduko dira berriro gaur, Goiz Eguzkiko bolatokian. Bigarren tiraldia izango da jokoan, Hernaniko Txapelketan, eta lehia berdindua espero da berriro, Gipuzkoa osoko bolariekin. Arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara izango da.
Aurreko asteburuan hasi zen txapelketa, Ereñotzun, eta Antonio Miner ereñotzuarra dago lider, 36 brilarekin. Baina brila berdinekin dauzka beste zazpi lehiakide; tartean, Miguel Burugain hernaniarra eta Leandro Miner ereñotzuarra.
Emakumezkoetan, berriz, Josune Uzkudun hernaniarra dago sailkapenaren aurreneko postuan, 35 brila lortu baitzituen Ereñotzun.