Arnaiz eta Narro, txapeldun

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 21a, 02:00

Asteazkenean jokatu zen final haundia, Aralar tabernako mus txapelketan, eta Vixen­te Arnaiz eta Fernando Narro izan ziren txapeldun. Kartak lagun, erraz nagusitu ziren Iñaki Arizkorreta eta Martin Ansaren kontra (4-1).
Aurretik, hirugarren posturako lehi­a jokatu zen, eta Batista Urreta­biz­ka­yak eta Joxe Luis Mitxele­nak irabazi zuten. Haiek ere, 4-1 nagusitu ziren, Iñigo Esnal eta Aritz Arregiren kontra.
Bi partiden artean, gainera, Marsel magoaren ikuskizuna izan zen.
Eta eguna borobiltzeko, sariak banatu zizkieten, txapelketako lau bikote onenei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!